Nor gara

1983a ezkero mendi lanetan gabiltza. Hasieran Club Deportivo Navarra
eta Natura Taldean gida eta monitore gisan, eta 2003a ezkero
Altxa-ondarea izenpean, kartografia eta balizazio lanetan.

OINEZKO ETA BTT IBILBIDEAK
Oinezkoentzat eta bizikletarientzat ibilbideak diseinatu, balizatu eta haien
dokumentazioa, kartografia eta geoerreferentzia(GPS) prestatzen dugu.

AZALPEN PANELAK, ESKUORRIAK, WEB INFORMAZIOA
Beharrezkoa den informazioa guk egina da: Ibilbideak, kartografia,
krokisak, perfilak, panoramikak …

MAPA-GIDA TOPOGRAFIKOAK
Gure helburua da herri batek duen ondarea argi eta zehatz azaltzea.
Udalek eta bertakoek emandako datuez gain, herriko bide eta xoko guztiak zeharkatzen ditugu.
Datu hauek guztiak geoerreferienziatzen ditugu eta promotoreei  ematen dizkiegu adostutako eran.

BALIZAZIOA
Altzariak guk egiten ditugu. Piñu, haritza edo burdinezkoak: Azalpen panelak, mahai panoramikoak, balizak….
Baita ibilbidean barna behar diren margo ikurrak eta norabide geziak.
Den dena homologatzeko prest.

Patxi Sarobe